XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

: (...) Acheul-aldiaren aurreramenduan edo Erdi Paleolito-arorako iragapenean.

Euskal Herritik hurbileko lurraldeetan ematen den Acheul-aldiko errotzeaz eta testuinguru honetan argitzen dira egokiro gure datu urriak Landas-etan eta Girondan ezagutzen diren aztarnategiak nabarmendu behar dira: Goi Acheul-aldiko aipamen zehatzekoa.

Hego Landas-etako Chalosse aldia-ren (Erdi Acheul-aldiko faciesa) lauki teknikoaren aurrean Landasetako Goi Acheul-aldiak (Riss III oinarriaren formazioetan) ezaugarri oinarrizkoak agertzen ditu tresneri askotariko batez, arreta handiz landuak: karraskailuak, Moustier-aldiko puntak, bifaz txikiak, adibidez.

Egoera hau lurralde osoan zabaltzen da eta testuinguru berean baita ere ulertzen dira Baiona inguru eta Lapurdiko Atlantiar itsasbazterreko zenbait kokapen.

Zolu penintsularrean Euskal Herrikoekin berehalako harreman lotuenak dituen Acheul-aldiko aztarnak Cantabriako probintzian (Castillo-ko kobazuloa), Burgosen (Atapuerca) eta Rioja probintzian (Badarán eta Calahorra) aurkitzen dira.

1.3. Lehen Paleolito-aroko bizimoduak.

Europako Hegomendebaldean Acheul-aldiko zenbait etapetan kokatzen diren giza taldeek bereizten dira erabateko hustiratze ekintza harrapariak bilakatzen dituztelako: ehiza eta basa emaitzen bilketa.

Mugikortasun erlatibozko taldetan ibiltzen dira eta trebetasun berezi bat daukate suharria, kuartzita edo beste harkaitz gogorrak landuz tresnak egiteko.

Acheul-aldiko aire zabaleko aztarnategietako oinarrizko tipologiak hiru barietate erakusten ditu: itsaslurrerrenkakoak, hondartz beraietan eta itsas-bazterreko formazioetan; ibaiertzetan kokatzen direnak, harrikadietan; eta garaiera laburreko mendietan edo ibarrak edo arro itxiak menderatzen dituen maldetan.

Egoera azken honetan arruntak izango ziren lokazturiko, aintziradun edo zingira aldeak non sortzen zen trinkoki belar landaretza espezifiko bat elefante, errinozeronte, idi edo zaldi taldeak adibidez erakarriz.

Hauek harrapatzen ihardutzen zuten ehiztari haiek.

Acheul-aldiko aztarnategietan aurkitzen diren era askotako harri landuak funtzio zehatzetarako erabiliko ziren.

Nahiz eta, orainokoan, oso gutxi bilakatuak egon tresna haiei buruzko ikerketa esperimentalak, aditzera eman da balio askotako funtzioetan erabiliko baziren ere horietariko zenbait tipoetan formen espezializatze bat inposatzen joango zela (estandarizatze bat) jadanik erabilera monografikoetara destinatuak.

Giza talde haien ekintza propioak tresneri apropos bat eskatzen zuen behar ezberdinekin betetzeko: ehizaturiko animaliak despiezatu edo zatitu, larruak edo egurrak ebaki, hezurrak arrakalatu edo pitzatu, zoluan zuloak edo supazterrak induztu zauritu, zulatu.......